Ostirala,
2024ko Azaroak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:32 pm,
temperature icon 22°C
Humidity 53 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

EHE DURANGON · Euskararen alde egotetik egitera pasatzeko tailerra antolatu dute martxoaren 12rako

Izaskun Ellakuriaga

Hizkuntza aktibismorako tailerra antolatu Euskal Herrian Euskarazek Durangon.  Pauso bat harago emateko gonbitea luzatu dute, “jarrretan soilik zentratu baino, jokabide aldaketetan zentratzen hasiz,  euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko”.

1

ARGAZKIA · EHE

Tailerra TELP (Taller d´Espai Lingüístic Personal) tailerren sortzailearekin, Gemma Sanginesekin, elkarlanean sortu du EHEk eta Durangoko saioan bera izango da gidaria. Dagoeneko Altsasun, Txantrean eta Arrasaten egin da eta orain Durangon egingo dute.

· “Hizkuntza praktika sumisoak gainditzeko” · Tailerra tresna gisa aurkeztu Euskal Herrian Euskarazek. Euskara bizi nahi eta ahalegina egiten duten herritarrei “hizkuntza praktika sumisoak gainditzeko” baliabide pertsonalak eskainiko zaizkie. Baliabide horrek kolektiboki landu eta garatuko dira eta arlo batzuetan aldaketak eragiteko dinamikak ere jarriko dira eskura tailerrean

Tailerra martxoaren 12an Ibaizabal Ikastolan burutuko da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:30era. Tailerraren gaineko informazioa durango@euskalherrianeuskaraz.org helbide elektronikora idatziz eskuratu daiteke.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu