Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
10:17 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

BIHAR DURANGON · Ferrol, Gasteiz eta Kataluniako parte hartze prozesuak ezagutzeko hitzaldia

logos

Logoak · Mugalari

 

Mugalari

· Martxoaren 5ean goizeko 11:30ean

Durangoko EH Bildutik duela hilabete batzuk parte-hartze ordenantza bat garatzeko prozesua hasi zuen. Tresna horrekin, orain arte Durangoko herritarrei ukatuak izan zaizkien informazio eta parte-hartze eskubideetan sakontzea nahi dute, herritarrak ahalduntzeko asmoz. Horretarako, herriko hainbat eragile eta auzo elkarterekin batu dira, eta baita hainbat eta hainbat banakorekin ere. Harreman horiek guztiek, eta jasotako ekarpenak, aurkeztu nahi duten ordenantza hobetu eta aberasteko balio izan diete, Durangoko errealitatera gehiago hurbilduz. Hori dela eta, beste oro baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiete prozesu honetan partu hartu duten herritar eta eragile guztiei.

Laburbiduta, zirriborroak bi oinarri nagusi ditu, informazioa eta parte hartze zuzeneko tresnak. Herritarren parte hartzea eraginkorra izateko informazioan oinarritu behar delako. Horretarako, aurrekontuen, plan estrategikoen eta osoko bilkuren eta batzordeen gai ordenen informazio zehatza jasotzeko eskubidea jasotzen da. Horretaz gain, herritarrek eskaerak, iradokizunak edo kexak bideratzen dituztenean, erantzuna jasotzeko hilabeteko epea ezartzen da.

Bestalde batetik, parte hartze zuzena ahalbideratzeko, tresna berri batzuk sortzen dira; ekimenak bultzatzeko eskubidea, herri kontsultarako eskubidea eta guretzako benetan interesgarria izan ahal den entzunaldi publikorako eskubidea. Era horretan, herritarrei eskubide emanez, gai zehatz batzuetan eztabaida monografikoak eskatzeko. Parte hartze zuzeneko tresna berri hauetan, auzo elkarteek eta interes sektorialak defenditzen duten elkarteek protagonismo berezi bat edukiko dute, besteak beste auzoko kontseiluen figura aurreikusten delako.

Prozesu honi bukaera emateko, hitzaldi-solasaldi bat prestatu dute. Durangoko Hizkuntza eskolan izango da ekitaldia, martxoaren 5ean goizeko 11:30ean. Hitzaldi-solasaldiaren helburua beste leku batzuetako esperientziak eta herritarrekin batera garatutako aldaketarako prozesuak ekartzea da, hala nola, Ferrol, Gasteiz edo Kataluniakoak. Hizlariak ondorengoak izango dira:

  • Álvaro Montes (Anova, Ferroleko zinegotzia)
  • Albert Botran (CUP, parlamentarioa)
  • Miren Larrion (EH Bildu Gasteiz)
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu