Larunbata,
2025ko Urtarrilak 11

MugaKultura

loader-image
Durango
9:51 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

HAZILAN · Gazte kualifikatuak laguntzen

Mugalari

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak-Durangaldeko Behargintzak HAZILAN proiektua jarri du martxan. Durangaldeko gazte kualifikatu langabeak eta herriko enpresak uztartuko dituen ekimena da. Programa hau Europako Gizarte Funtsak % 50 kofinantzatzen du eta bost urteko iraupena izango du.

 

HAZILAN programa EAEko 131 udalerritan eskainiko da Garapenek koordinatutako ekimenean parte hartzen duten 20 garapen agentzien bitartez; tartean da Durangaldeko Behargintza.

Laneratzea errazteko ekintza ezberdinen programa da HAZILAN eta honakoei zuzenduta dago: langabezian dauden eta ikasten ari ez diren 20-35 urte arteko gazte kualifikatuei.

HAZILANen helburu nagusia laneratzen laguntzea da eta, horretarako, honako helburu zehatzak ditu:
1. Zeharkako konpetentzia sozio-profesionalak hobetzea eta ahalduntzea sustatzea, lan-munduan sartzea erraztuko duten tresnen bidez.
2. Pertsonen lan-aktibazioa enplegua bilatzeko ibilbide osoan.
3. Lanbide-trebakuntza hobetzea eta lanpostuari lotutako esperientzia eskuratzea, lan-mundua eta egindako prestakuntzaren lanbide-aukerak jakiteko.

HAZILAN programaren prestakuntza prozesua ondorengoa da:

1. atala. AKTIBATU (80 ordu). Laneratzen eta lan-aktibazioan laguntzeko prozesuari hasiera emateko ibilbidearen lehen urratsa da, eta pertsonaren alderdi integralak lantzen ditu: alderdi fisikoa, kognitiboa eta emozionala.
Gaur egun, hezkuntza arautuko prestakuntza, berez, ez da nahikoa gazteek lan-merkatuan aukera hobeak edukitzeko. Izan ere, behar bezala moldatzeko baliabideak eta gaitasunak eduki behar dituzte gazteek. Enpresek eskatzen dituzte etengabeko aldaketetara egokitzeko, gatazkak kudeatzeko, presiopean lan egiteko, emozioak kudeatzeko edota taldearekin koordinatzeko gai diren profilak. Konpetentzia horiek ez dira kontuan hartzen, oro har, ikasketa arautuetan, baina alderdi erabakigarriak dira.

Aktibatu fasearen helburuak:
· Pertsona bakoitzaren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak identifikatzen laguntzea.
· Parte-hartzaileek beren aurreko ikasketa eta esperientzietan eskuratutako ezagupenak eta trebetasunak berriz balioestea.
· Laneratzeko beharrezkoak diren konpetentziak eta trebetasunak indartzea.
· Parte-hartzaileak enplegua bilatzeko bidean jarrera proaktibo baterantz bideratzea.
· Elkar laguntzan eta taldeko lankidetzan oinarritutako sinergia eraikitzailea sortzea.

Honela garatuko da prestakuntza hori:

1. Konpetentzia pertsonalak eta emozionalak. Autodiagnostikoa egingo da, pertsonaren baliabideak identifikatu eta haren indarrak sustatuz. Horretarako, hainbat konpetentzia landuko dira: proaktibitatea, autonomia, automotibazioa, autoerantzukizuna, pentsamendu kritikoa, frustrazioarekiko tolerantzia, espektatiben kudeaketa…

2. Lanbide-konpetentziak. Pertsona lanbide-rolean kokatu eta lan-munduan eskatzen diren konpetentziei lotutako alderdiak landuko dira: komunikazioa, presentzia, talde-lana, lankidetza, gizarte-trebetasunak, lidergo partekatua, gatazken kudeaketa, erabakiak hartzea, plangintza…

3. Merkatuan kokatu. Aurreko faseetan landu diren eta enplegua bilatzeko prozesua abian jartzea helburu duten alderdiak zehaztuko dira. Horretarako, honakoak egingo dira: helburuak zehaztu, baliabideak identifikatu, merkatura bideratu, ekintza-plan bat zehaztu, elkarrizketetan eta automarketinean trebatu…

· Banako saioak ·  Hiru saio aurreikusten dira: hasieran (helburuak finkatzeko), prozesuaren erdian (pertsonen bilakaera aztertzeko), eta amaieran (helburuen betetze-maila balioesteko eta laguntza handiagoa behar duten pertsonen alderdiak indartzeko). Pertsona bakoitzeko 5 orduko jarraipena egingo da.

2. atala. KOKATU, bataz beste 4 hile irauten duten praktikak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu