Ostirala,
2024ko Azaroak29

MugaKultura

loader-image
Durango
6:37 am,
temperature icon 10°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 24 Km/h

Abadiñoko Udalak pala bat erosi du baserri auzoetako elurra kentzeko

Mugalari

· Akordioak egin ditu auzolagunekin  edurte denboran edur-garbitze lanak elkarrekin egiteko

Abadiñoko Udalak elurra kentzeko 4.000 euroko pala berri bat erosi du  edurte denboran herriko baserri guneetako bideak garbi mantentzeko. Halaber, akordioak egin ditu  auzolagunekin,  edurte denboran edur-garbitze lanak elkarrekin egiteko, Udaleko Landa Garapen, Turismo eta Merkataritza arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek gaur esan duenez.

IMG-20160210-WA0000

Zinegotziaren arabera, gaur egun bide-garbiketa lanen ardura daukan enpresa behartuta dago hirigunetik kanpoko edurra ere garbitzeko, baina edurte gogorrak gertatu direnean, adibidez iaz, edur-garbitze lan gehienak hiriguneetan egin behar izan dira.

·Auzoak · Pala berria traktore bati lotuta erabiliko da Gaztelua, Gerediaga, Sagasta, Irazola, Mendiola, Lebario eta Untzillla auzunetako bideak garbi edukitzeko. Traktorea herritar batena da, eta, Udalarekin akordio bat lortu ondoren, herritar horrek erabiliko du kaleak eta bideak garbitzeko. Horrez gain, beste akordio baten bidez, beste herritar batek  bere hondeamakina erabiliko du edurra kentzeko Urkiola eta Amaitermin auzoetan, herriko altuenetan. Udalak, bere aldetik, gatza erosi du edurte denboran baserri guneetako bideetan zabaltzeko.

«Gure asmoa da edurteen kalteak albait gehien arintzea baserri guneetan, jendeak ez dezan izan arazorik lanera joateko nahiz umeak eskolara eramateko”, esan du Iñaki Rekaldek. Zinegotziak azpimarratu du oso garrantzitsua dela baserri guneetako bideak herritarren laguntzaz garbitzea. «Auzo horietako jendeak inork baino hobeto daki zelako arazoak sortzen dituen edurrak euren auzoetan, eta euren laguntza funtsezkoa da arazo horiei konponbide arina eta ona emateko», esan du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu