Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
7:37 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h
ECO

5. edukiontzia · Durangaldeko berziklapen tasa handiena izango du Elorriok hondakin organikoak bilduz

ECOMugalari

· Europar Batasunak eskatzen duen bezala, 2020rako hondakinen bilketa selektiboak %50eko tasa lortu dezala da kanpaina horren helburua

Materia organikoaren bilketa selektiboa indartzeko asmoz, Elorrioko Udalak erabilgarri jarri ditu herrian zehar kokatu dituen 5. edukiontziak (edukiontzi marroiak). Herritarrek 16 edukiontzi berri izango dituzte etorkizunean materia organiko hori ongarri natural bihurtu eta herriko lorategietan erabili ahal izateko.

Contenedor marron

Modu horretan, Durangaldean mota horretako birziklapen tasarik handiena izango duen herria bihurtuko da Elorrio. Izan ere, aurreko hilabeteetan etxerako 450 kit banatu zitzaien izena eman zuten herritarrei, eta orain kaleko edukiontziak martxan jarriko dira. Aurrez aipatu bezala, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin batera martxan jarritako kanpaina horren helburua da, Europar Batasunak eskatzen duen bezala, 2020rako hondakinen bilketa selektiboak %50eko tasa lortu dezala.

Idoia Buruaga alkatearen iritziz, “hondakinak kudeatzeko gaur egun daukagun sistemak badu zer hobetu. Gutxinaka, guztion artean pausoak eman beharko ditugu sistema hori hobetzen jarraitzeko, eta, zentzu horretan, zerbitzu honek norabide horretan lagundu gaitzake. Oraindik ere asko dugu egiteko, baina harro gaude Elorrio izateaz proiektu honetan partehartze tasarik handiena duen Durangaldeko herria”.

 

· Autokonposterako 76 kit · Elorriotarrei banatutako kit horietan ontzi marroi bat, 10 edo 25 litroko konposterako poltsa bereziak, kalean dauden edukiontziak zabaltzeko giltz bereziak eta sistema berriaren inguruko informazioa helarazi zaie. Kaleko edukiontzietan jasotako hondakin guztiak Bizkaiko Diputazioak 2011n zabaldu zuen Artigasko Konpostegira bideratuko dira. Bertan konpost bihurtu eta Elorrioko lorategi eta nekazaritzara zuzenduko dira.

5. edukiontziaz gain, Durangaldeko Amankomunazgoak eta Elorrioko Udalak landaguneetan autokonposta lantzeko 76 kit banatu dituzte, eta beste 78 herritar itxaron zerrendan geratu dira. Modu horretan, landaguneetan bizi diren familien %32a beraiek ekoiztutako konpostaz baliatu ahalko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu