Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
5:34 am,
temperature icon 10°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Lan eskaintzetan emakumeonganako etengabeko erasoak

Luisa Oleaga eta Miren Erdoiza

Hara non goazen bi lagun Durangoko kaleetan zehar paseatzen, hizketaldi oparoan, barre algara artean, eta, zast! Aldatu zaigu aurpegia, joan dira barreak, eta etorri da haserrea.

«SE NECESITA DEPENDIENTA(TARDES). EDAD: 20-22 AÑOS. ENTREGAR C.V. Y FOTOGRAFIA EN ESTA ZAPATERIA»

Elkar begiratu dugu laguna eta biok. Dirudienez, bizi garen mundu honetan gizonezkoek ez dute saltzaile lanetarako balio, ematen du, 22 urtetik gorako emakumezkoek ezin dutela komertzioten lanik egin. Zapatak saltzeko, langilearen argazki bat behar dute, agian, azal kolorea ez delako aproposa saltzaile lanetan ibiltzeko, edo sudurpeko ileek bezeroak uxatuko dituelako.

Nazkatuta gaude. Durangoko komertzio eta taberna askotan ikusi ditugu horrelako kartelak, hau da, lan eskaintzetan emakumeonganako etengabeko erasoak. Kafea, gin-tonicak edo freskagarriak prestatzen badakigu, zapatak, arropak edo bidaiak saltzen ere bai, eta horretarako, ez dugu idatzi gabe dauden lege matxistarik behar, ezta nahi ere!

Utzi kalean, eskolan, parkean, lanean… aske jarduten!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu