ANIMO IBAI! · Zabala pilotariari eskuko ebakuntza egin diote
Mugalari
Berrizko pilotariak gaur ebakuntza izan du. Urtarrilaren 16tik pilotan egin ezinik ibili da eskuko fibrosia dela-eta. Eskumako eskuko kistea osatzeko bostgarrenez izan da gaur ospitalean. Bilboko Ama Zuria klinikan Victor Galan mediku espezialistak egin dio ebakuntza.
Animorik handiena bere jarraitzaileen eskutik, joan dan igandean minbizia duten gaztetxoei berak eman zien antzera. Gipuzkoako minbizia duten umeen guraso elkarteak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen eta Ane eta Piratak taldearen jaialdian parte hartu zuen Ibai Zabalak beste hainbat pilotarirekin batera.