Asteazkena,
2024ko Azaroak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:18 am,
temperature icon 8°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

KARNABALAK DURANGON · Azken egunak aprobetxatu!

Mugalari

Mozorrotuta lagun asko ibili da asteburuan karnabalak ospatzeko.  Bihar, asteartea, azken eta egun handia izango da. Beraz aprobetxatu mozorroa jantzi ez duzuenok edota berriro jazteko gogoa duzuenok.

Beste urte batez, Durangoko Surrandien Konpartsak jende asko batu zuen ohiturazko kalejiran. Aurreko asteetan egindako tailer berezietan kareta, puxika eta surrandiak prestatu ondoren,  Tabira Musika Bandaren laguntzarekin atera ziren kalera.

SURRANDIAK

Surrandiak Durangoko  Andra Mari kalean pasa den zapatuan. · ARGAZKIA · I. Gorriti

Ez dago sobran gogoratzea, Durango Uriko Aratusteen lehenengo aipamen ezagunak XVII. mendekoak direla. Aratusteetako bereizgarri nagusia, berriz,  Surrandien  konpartsa  dela esan daiteke. Denboran galduta egon eta gero, hainbat lagunen berreskuratze saialdien ostean, 2000. urtean Surrandien Konpartsa eta Hartza Durangoko kaleetan ikusi genituen berriro Kriskitin dantza taldeari esker. Harrezkero, ez dute hutsik egiten karnabaletan.

 

Zure publizitatea Mugalarin

Expo baby & Kids · BEC

mugakultura.eus

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu