Ostirala,
2024ko Abenduak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:29 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Amankomunazgoko adikzioen prebentziorako zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bat antolatu du

mugalari-logologo-merinaldea-durango

 

Mugalari

· Ikastaroa hamar bileretan burutuko da. Martxoaren 17an hasiko da eta arratsaldeko ordutegian izango da. Hiru hilabetera jarraipen saio bat egingo da.

· Interesatuta dauden pertsonek  izena eman dezakete  datorren otsailak  29a baino lehen,  94 620 05 20 telefonora deituz edota  prevencion.mdurango@bizkaia.org  helbidean.

Durangoko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bat antolatu du. Datorren martxoaren 17an hasiko da, ostegunetan eta arratsaldeko ordutegia izango du, 18:30etatik 20:00etara. Guztira hamar bileratan burutuko da eta 15 edo 20 pertsonen kopurua izango du. Batzarrak astero izango dira, 60 edo 90 minutukoak. Kurtsoa amaitu ostean eta bederatzi saio egin eta gero jarraipen bilera bat egingo da.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun Etorbidean 11 behean dagoen Adikzioen Prebentzioarako Zerbitzuan,  94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz  prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera. Kurtsoak dohainik izango dira eta eskatzen den baldintza bakarra “tabakoari uzteko benetan konbentzitua egotea da”, azaldu dute Amankomunazgoko zerbitzutik.

KARTELA DEJAR DE FUMAR_2015

ARGAZKIA · Durangoko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzua (d pa)

Tu publicidad en Mugalari
LURRA Adventure

LOGO MUGALARI ONA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu