Amorebieta-Etxanoko San Juan kaleko lanak burutu dira
Mugalari
Amorebieta-Etxanoko anbulatorio berriaren inguruko urbanizazio lanak aurrera doaz San Juan eta Konbenio kaleen artean burutu diren lanei esker.
Berurbanizatze honekin kale honetatik ateratzen diren ibilgailuen arintasuna lortu da, baita San Juan kaleko trafikoa gutxitzea eta berriro berriztatutako Jose Antonio Agirre kaleari jarraipen bat ematea. Lanak aurreikusita zegoen baino hilabete eta erdi lehenago amaitu dira eta 440.000 euroko aurrekontua izan dute. Errotonda berri bat egin da eta San Juan eta Konbenio kaleen arteko bidegurutzean eta oinezkoentzako pasabide berriak jarri dira eta beste batzuk hobetu dira.
Era berean, San Juan kalea Gregorio Mendibil kalearekin gurutzatzen den lekura arte berriro urbanizatu da, noranzko bakoitzerako errei bat jarriz eta diagonalean aparkatzeko aukera izango da.
· Jose Antonio Agirre kalea · Jose Antonio Agirre kalean ere lanak egin dira, ikastetxetik datozen ibilgailuek ezkerretara egin ez dezaten. Horregatik, puntu honetan erdibitzailea itxi da, oinezkoen pasabide bien artean dagoen lorategia handituz. Horrela oinezko zein gidarien segurtasuna handitzen da.
Etiquetas: Amorebeita-ETxano, San Juan