VII. San Blas argazki lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak
Mugalari
Abadiñoko Udalak zabaldua du deialdia otsailaren 3an ospatzen den Euskadiko nekazal eta abelzaintzako azoka nagusietariko baten karietara antolatzen duen San Blas VII. Argazki Lehiaketarako.
Jaietako zinegotzi Ima Zapardiezek herritar guztiak animatu ditu lehiaketan parte hartzera , esanez «aukera aparta dela argazkietan jasotzeko euskal azoka tradizional bateko irudi eder eta koloretsuak» .
Sariketako irabazleak 400 euro bereganatuko ditu, bigarrenak 250 euro eta herriko lanik onena aurkezten duenak 150 euro jasotzeko aukera izango du.
· Bi argazki · Lehiakide bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, 30×40 zentimetroko euskarri zurrunean. Irudiak eskura entregatu ahal dira zein postaz, otsailaren 12a arte, Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan. Sari ematea otsailaren 19an egingo da, iluntzeko zazpietan, Errota Kultur Etxean.
Iaz Carlos de Cos-ek irabazi zuen lehiaketa.
Etiquetas: Abadiño, San Blas