ARRAZOLAKO ESKOLA · Auzitegi Gorenak atzera bota du Atxondoko Anboto-pe elkarteak ipinitako errekurtsoa
I. Ellakuriaga
Arrazola eskola zaharra azken urteetan Anboto-pe Elkartea eta Atxondoko Udalaren arteko auzia izaten dabil. 2014an Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Anboto-pe Elkarteak erabiltzen duen eraikinaren alokairu kontratua amaituta zegoela ebatzi zuen eta ondorioz lokala utzi egin behar zutela izan zen agindua. Anboto-pe Elkartekoak, baina, ebatziaren kontrako errekurtsoa ipini zuten Auzitegi Gorenean.
Urtarrilaren 13ko datarekin Auzitegi Gorenak errekutsoa tramitera ez onartzea erabaki du. Erabakiaren berri ematen duen autoan jasota dagoenez, errekurtsoak ez ditu bete forma eta eduki aldetik izana beharreko gutxienekoak eta horregaitik aztertu ere ez dute egin Anboto-pekoen errekurtsoa.
Hona hemen Auzitegi Gorenaren autoa: