Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
2:07 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 57 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Abadiñoko Udalak 86 langabetu eta ikasle hartuko ditu San Blasetan lan egiteko

Mugalari

·  Urtero bezala, trafikoa eta aparkalekuak zainduko dituzte

Abadiñoko Udalak 86 langabetu eta ikasle hartuko ditu otsailaren 3ko San Blas egunean trafikoa eta aparkalekuak zaintzeko. Jose Luis Navarro alkateak esan duenez, Udalak antolatzen duen San Blas Azokak milaka lagun erakartzen ditu urtero Abadiñora eta horregaitik behar da langile gehiago hartu, sortzen diren premiei erantzuteko. «Herrian langabetu mordo bat daukagu eta badakigu lan hori ondo datorkiela, egun baterako baino ez bada ere», esan du.

SANBLAS 38

ARGAZKIA · I. Gorriti

Langileok hartzeko, Udalak lan-poltsa bat sortu zuen eta 16 urtetik gorako 86 lagunek eman dute bertan izena, gehienak abadiñarrak. Nahiz eta hasieran Udalaren asmoa abadiñarrei lehentasuna ematea izan, azkenean lan-poltsan apuntatutako guztiak kontratatuko dira. «Jende asko larri dabil krisialdia dela medio, eta erabaki dugu izena eman duten guztiak hartzea, iaz apuntatu zirenak baino apur batzuk gehiago hain zuzen», esan du alkateak.

· Txandaka · 86 langile horiek txandaka arituko dira, bakoitzaren zereginen arabera lau ordutik zortzi ordura bitarte luzatuko den lanaldietan. Lehenengoko langileak otsailaren 2ko arratsaldeko bostetan hasiko dira lanean, eta hortik aurrera txandaka arituko dira, otsailaren 3ko iluntzean azokako lanak bukatzen diren arte.

SANBLAS 23

ARGAZKIA · I. Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu