IURRETA · Garapenerako lankidetza proiekturako 2015ko ekitaldiko diru laguntzak
Mugalari
Herrialde txiroenekin duen elkartasun konpromisoaren isla gisa, Iurretako Udalak Garapenerako Lankidetzako funtsak 2013ko ekitaldian nolabideratu onartu du, herrialdeak garatzea lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko. “Konpromiso bat daukagu eta ezin dugu alde batera utzi herri alde behartsuenen garapenarekin kooperatu beharra”.
Deialdian bi proiektu hauek aurkeztu dira:
Bakerako lankidetza batzarra: “Mejora de las condiciones sociales y económicas de las mujeres indígenas de la comunidad rural de Hacienda María en Chimaltenango (Guatemala)”.
Mundu solidarioa helburu : “Alcanzando la inclusión de los jóvenes con discapacidad en Diriamba (Nicaragua)”.
Iurretako Udalak, gizarte interes handiena duen proiektua babesteko irizpideari jarraituz, 5.000,00 euroko zenbatekoa duen dirulaguntza “Bakerako Lankidetza Batzarrea” elkarteari ematea erabaki du, “Mejora de las condiciones sociales y económicas de las mujeres indígenas de la comunidad rural de Hacienda María en Chimaltenango (Guatemala)” proiektuagatik.
· Emakume indigenen gizartea · Chimaltenango eskualdean Maria Etxaldeko Nekazal komunitateko emakume indigenen gizarte eta ekonomiko baldintzen hobekuntzan datza proiektuaren helburua, non komunitateko 4 emakumeek kudeatuko dituzten 4 oilo tokieraiki eta prestatukodiren. Emakumehauek era berean, beraien hegazti-ustiategiak mantentzeko, teknika mota ezberdinetako prestakuntza jasoko dute (gizarte-teknikei esker, abelazkuntza eta familietako baliabideen zentzuzko erabilera eta gizarte antolaketa hobetzeko, aurrerantzean izan ditzaketen proiektuei aurre egiteko oinarritzat hartuz).
Proiektu honen ezarpenarekin, familiei elikagaia ziurtatzen zaie, arraultza eta okelaren kontsumoari esker, dieta oso batziurtatuz. Bestalde, soberan geldintzen diren elikagaiak saltzeko aukera izan ditzake, sarrera gehigarria bat sortuz eta nekazarien famili-ekonomiaren hobekuntza iraunkorrari lagunduz.
Kalkulatu denez, proiektuaren kostu osoa 13.517,06 eurokoa izango da; tokiko elkarteak – CREPD (Asociación Cooperación Regional y Proyectos de Desarrollo) 8.310,75 euroko (% 61,48) ekarpenaegingo du, eta Bakerako Lankidetza Batzarrearen ekarpena, bestalde, 206,30 eurokoai zango da (% 1,53).
Zure publizitatea Mugalarin
Amorebieta-Etxanoko Udala · Ametx · Zornotza Aretoa
Etiquetas: Iurreta