Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
11:24 am,
temperature icon 16°C
Humidity 55 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Abadiñoko Gema taldeak Oñatiko Urzulo eta Mañariako Askondo kobak ezagutzeko emanaldiak antolatu ditu

espeleo

Argazkia · Gema taldea

I. Ellakuriaga

Gema Espeleologia Taldeak Abadiñoko I. Espeleo Astea antolatu du urtarrilaren azken egunetarako. Zehatzago, bi emanaldi izango dira eta Oñatiko Urzulo eta Mañariako Askondo kobazuloen barruak erakutsiko dituzte urtarrilaren 26an eta 28an. Emanaldiak Abadiñoko Traña-Matienako Errota kultur etxean izango dira arratsaldeko 7etan.

· MendiFilm jaialditik Matienara · Aloña Mendi Espeleologia Taldearen eskutik iazko MendiFilm jaialdian euskarazko film onenaren saria eskuratu zuen Urzulo kobazuloari buruzko lanak. 35 minutuko film laburrean, sifoi bat zeharkatu ostean esplorazioaren erronkari aurre eginez, espeleologoen lorpen eta porroten istorioa kontatzen dute.

Bigarren kobazuloaren aurkezpenerako, Diego Garate eta Joseba Rios espeleologoek Mañariako Askondo koban izandako aurkikuntza arkeologikoaren xehetasunak azalduko dituzte gazteleraz.

· Gema Abadiñon sortutakoa · Gema Espeleologia Taldea Abadiñon sortu zen 1987an. Dagoeneko 400 koabatik gora katalogatu dituzte. Batez ere, Durangaldea eta Arratia eskualdeetan jarduten dute. Hala ere, Euskal Espeleologoen Elkargoko kide modura beste herrialde batzuetako proiektuetan ere parte hartzen dute. Gainera, Bizkaiko ikerketa espeleologikoen elkarteko kide ere bada Abadiñoko taldea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu