Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:09 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

URTARRILAK 17 · Hiru ohitura berezi San Antonio egunerako

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

San Anton, San Antonio Abad, San Anton zaharra… Urtarrilak 17 esangura berezia du Durangaldean. San Antonio eguna da eta baserritarren zaindaritzat hartu izan da denboran zehar. Durangaldekoak diren ohitura bereziak mantentzen dira hainbat herritan. Domeka honetan, gertutik ezagutzeko aukera  egokia dago.

urkiola iban1

Urkiolako bedeinkazioa. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

· Urkiolan bedeinkazioa · Paduako San Antonio eguneko ospakizunek ekainaren 13an ohiartzun handiagoa hartu badute ere, San Anton Abad Urkiolan gurtzen hasi ziren lehen santua izan zen. Horregaitik, San Anton zaharra ere deitzen dute batzuek. Baserritarren zaindari modura, gainera, aspalditik ohiturazko bedeinkazio ekitaldiak egiten dira Urkiolako Santutegian.

Ogia bedeinkatzen dute San Anton egunez egiten diren elizkizunetan. Gero, bertaratzen direnen artean banatzen dute. Oraindik ere, aintzinako ohiturari jarraituz, batzuek ogi hori etxera eraman eta familiakoen artean banatzen dute (edota etxeko abereen artean ere bai). Eta ogia ezezik, Urkiolara euren ortuetatik eramandako barazkiak edota etxeko abereak ere bedeinkatzen dira San Antonio egunean.

Hala ere, bedeinkazioak ez dira eguneko ekitaldi bakarrak. Ohiturari jarraituz, errifaren zozketa ere egiten da eta aurten, nobedade modura, hegazti harraparien erakustaldia egingo da eguerdian.

· Garaiko Erremata · Garaitarrak domekan Elizabarri atarian alkartuko dira 11:30etako meza ostean. Garaiko bizilagunek euren etxeetako produktuak eramango dituzte ohiturazko bedeinkazioa jasotzeko. Gero, produktu sortak banan-banan aurkeztu eta enkante berezia egingo da. Argi ez badago ere, ohitura honen jatorria, Erdi Arotik datorrela uste da eta enkanteak belaunaldiz belaunaldi iraun du. Ogia, barazkiak, oiloak, untxiak, gozoak, kontserbak, ardi esnea… danetarikoak dira enkantean ematen diren elikagaiak. Gero, askok koadrilako bazkari-afariak antolatzeko erabiliko dituzte. Eta enkantean batzen den dirua, aurten, Caritaserako eta Garaiko elizaren mantenurako erabiliko da. Azken urteetan bezala, Lazaro Milikua izango da enkanteko aurkezle eta gidari.

· Berrizen barazki erakusketa · 1980 urtetik Berrizen izaera berezia duen azoka egiten da Olakuetako probalekuan. Durangaldekoak diren hainbat baserritarrek euren produktuak erakusgai eta salgai jartzen dituzte. Hala ere, bakoitzak berea saldu beharrean, genero guztia amankomunean ipini eta saldutakoa ere kutxa amankomunerako jasotzen da. Euskal Herrian izaera honetako azoka bakarra da Berrizkoa.

Aurten 35. edizioa beteko du azokak eta  18 baserritar eta ekoizlek parte hartuko dute. Orain urte batzuk batutako diruarekin, bi urterik behin bidaiak antolatzen zituzten eta beste herrialde eta leku batzuetako nekazaritza teknikak ezagutzeko aprobetxatzen zuten. Gaur egun, partaideen arteko bazkari baterako erabiltzen dute batutakoa, euretako asko adinean gora doazelako. Nekazaritza arloko azokarekin batera, azken urteetan, Olakueta frontoian artisautza azoka ere antolatzen da Berrizen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu