ECOMUGALARI · Amorebieta-Etxanoko Udalak Zubietako bidegorria amaitu du
ECOMugalari
Amorebieta-Etxanoko Udalak Zubietako bidegorriaren azken zatia eraikitzeko lanak amaitu ditu.
Guztira 100 metro dira, Zubieta poligonoan hasi eta San Migel auzora eta Lauaxeta ikastolara arte heltzen delarik. Zubietako bidegorriak 3 kilometroko luzera du eta 2.5 metroko zabalera.
Era berean, oinezkoen guneari segurtasun handiagoa eman zaio. Horretarako, irristatzeko arriskua zuten aldeetan hegala egonkortu behar izan da.
· Ura kendu da · Era berean, luzera guztian hormigoizko areka bat egin da, azaleko urak eta ur sakonak ibilbidean zehar banatutako hainbat irteera puntutara bideratzen dituena. Horrela, hegalean pilatzen zen gehiegizko ura kendu da. Hain zuzen ere hori zen gunean ezegonkortasunak izatearen arrazoi nagusia.
Jarduera honekin Amorebieta-Etxanoko Udalak berriro ere herritarrei aukera jasangarriak eskaini nahi dizkie, herria atseginagoa izan dadin ingurumena errespetatuz.
Etiquetas: Amorebieta-Etxano