Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
12:50 am,
temperature icon 8°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

LAB: “Zorionez gizartea ez dago edozer onartzeko prest”

Mugalari

LAB sindikatuak “Ez kriminalizatu mugimendu feminista” izenburupean gaur egin den elkarretaratzeaz balorazioa positiboa  egin dio Mugalariri.  Durangoko epaitegi aurregian, mugimendu feministako kide baten kontra Paul Abasolok jarritako salaketaren harira kontzentrazioa deituta egon da eta herritar ugari bildu da. LAB sindikatutik jendearen erantzunaz baikor berba egin dute, “gizartea dagoeneko edozertarako prest” ez dagoela azpimarratuz. Mugimendu feministari ere sindikatuko kide guztien babes osoa berrestu diote eta erasotzaileei aurrez aurre izango dituztela azpimarratu dute beste behin.

IMG-20151218-WA0002

2010 urtean Paul Abasolori hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion Bizkaiko auzitegi probintzialak sexu erasoak egotzita. Baina, gero, Jose Luis Rodriguez Zapateroren azken ministro kontseiluan indultua eman zioten.  Hala ere, durangarrak Bilgune Feministako kide baten kontrako salaketa ipini zuen bere kontrako ustezko irainak egitearren. Gaur goizean izan da Durangoko epaitegian salaketaren harira epailearen aurrean deklaratzen.

· Elkartasuna · Bilgune Feministak deituta, Ezkurdiko epaitegi aurrean jende asko batu da gaur goizean, salatua izan den kideari elkartasuna erakusteko eta Paul Abasolok ipinitako salaketa gaitzesteko. Gaurkoaz gain, datorren abenduaren 23an, Durangoko Plataforma Feministak prentsaurrekoa egingo du goizeko 10:30ean Durangokoko epaitegi aurrean.

 

CAM01608

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu