Amorebieta-Etxanok Zirilo Arzubiagako lanak amaitu ditu oinezkoari lehentasuna emanez
Mugalari
Amorebieta-Etxanok oinezkoari lehentasuna emateko bere konpromisoari eusten dio. Horren adibide dira Zirilo Arzubiaga kalean amaitu berri diren lanak. 120. 000 euroko aurrekontua duten urbanizazio lanak izan dira eta hauei esker, herritarrek oinezkoen kale honetaz hobeto eta gehiago gozatzeko aukera izango dute.
Zirilo Arzubiaga kalea alboko kaleetara egokitu da (Sabino Arana eta Abasolo Apezpiku) eta instalazioak eguneratu dira.
Egungo jardinerak kendu eta hiru taldekatze ezarri dira, jesarleku bat, paperontzi bat eta Prunus Serralta motako zuhaitz bat dituztenak. Guzti hauek kalea osorik hartuko duen zoladura berri batekin. Gainera, kale honetan zegoen putzu septikoa kendu da eta farolak ezarri dira, oinezkoek argi nahikoa izan dezaten.
Azken batean, Amorebieta-Etxanoko Udalak Zirilo Arzubiaga kaleko instalazioak hobetu ditu oinezkoari lehentasun handiagoa emateko, eguneroko jarduna atseginago eginez eta, bestetik, herriko merkataritza suspertzeko.
Zure publizitatea Mugalarin
Gau-Tu (Durango)
Etiquetas: Amorebieta-Etxano, Andoni Agirrebeitia, PNV