Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
7:02 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 31 Km/h

Bizkaiko bederatzi herritako abendu koplen topaketa Iurretan egingo da zapatuan

Taxio Urtubia

Marijesiak, abenduko koplak edota kebonikoak izena hartu, gabon egun aurreko bederatziurrena osotuz zein azken egunean, baserriz baserri eta kalez kale taldean ateratzen dira neska-mutilak Bizkaiko hainbat herritan. Gehienak Iurretan egingo dute topaketa aurten, abenduaren 12an, zapatuz.

Abendua 2013

Abendu koplak, 2013. · ARGAZKIA · Gerediaga Elkartea

Ez da lehenengo aldia. Azken urteetan, abenduko bigarren zapatuan alkartu izan dira koadrilak, bakoitzaren kantaera eta koplak elkarri kantatuz. 2009an egin zen EAnn lehenengoz eta harrezkero, Gernikan, Ibarrangeluan eta Ariatzan (Muxika) egin dira.

· Iluntzeko 19.00etan · Datorren zapatuan, abenduak 12, iluntzeko 19:00etan hasita, bederatzi herritako 10 talde batuko dira; Gernika-Lumo, Gautegiz-Arteaga, EAko neska-mutilak, Lekeitio, Mendata, Ibarrangelu,  Ariatza (Muxika), Mendiola (Abadiño), Oromiño (Iurreta), eta Iuyrreta.

Herri hauetako taldeek bakoitzak euren herritan kantatzen dituzten koplak eskainiko dituzte. Guztiak antzerakoak badiera ere, bai doinu eta letretan aldaerak badira lekutik lekura. Hala ere, guztiek gabonak iragartzeko kantatzen dituzte.

Abendua 2006

Abendu koplak, 2006. · ARGAZKIA · Gerediaga Elkartea

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu