EGUTEGIA 2016 · Ibon Gorrotxategik Atxondoko Udalaren argazki lehiaketa irabazi du
Mugalari
Argazki lehiaketak badauko saridun-zerrenda. Jakingo dozuenez, Atxondoko Udalak argazki lehiaketa antolatu dau 2016ko egutegian agertuko diren argazkiak aukeratzeko.
Hamabost argazkilari aurkeztu dira guztira, gazte zein heldu, neska eta mutil, herrikoak eta kanpokoak.
Epaimahaiak aukeratu ditu onenak eta datorren domekan, hilak 6, 13:00etan sariak banatuko ditugu udaletxeko balkoian, Nekazaritza eta Artisautza Azokaren egitarauaren baitan.
Ondorengoak dira saridunak:
1.- Ibon Gorrotxategi (Atxondo): Argazki-multzorik onena.
2.- Víctor Uriarte: Argazkirik onena.
3.- Maribi Abendibar (Atxondo): Herrikoen argazkirik onena.
Gogoratu egizue egun berean argazki guztiekaz erakusketa egingo dala pilotalekuan.