Igandea,
2024ko Abenduak29

MugaKultura

loader-image
Durango
8:23 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Eskolaumeek herriaz duten ezaguera handitzeko ekimen bat abiatu Abadiñoko Udalak

Mugalari

Abadiñoko Udalak ‘Abadiño Ezagutzen’ izeneko lehiaketa bat antolatu du neurtzeko zenbateraino ezagutzen duten eskolaumeek beren herria, Euskera Arloko zinegotzi Argi Abadek esan duenez.

Matiena eskola copia

Abadiño. · ARGAZKIA · Mugalari

Lehiaketa horretan 24 galderaz osatutako galdetegi bat aurkeztu zaie LHko 1 eta 2. Mailako eta DBHko eskolaumeei, erantzun ditzaten etxean, gurasoek lagunduta nahi badute. Galdetegian hainbat galdera egiten zaizkie herriko toki, auzo, kale eta guneen kokagune zehatzari buruz, esaterako non dagoen Alienda baserria, edo zein lekutan dagoen Ganbarru izeneko tokia. Galderoi erantzuteko, lagungarri ona izango dute Udalak 2011n argitaratu zuen toponimiako mapa (maparen Interneteko esteka ematen zaie).

LHko ikasleek bukatu dute jadanik galdetegia eta DBHkoek azaroaren 30erainoko epea dute. Gutxieneko galdera kopuru jakin bat (DBHko ikasleen kasuan, 20, eta LHko ikasleen kasuan, 16) ondo erantzuten duten ikasleek, herriko produktuz osatutako bederatzi Gabonetako Otzararen zozketan parte hartuko dute. Otzarak abenduaren 3an, Euskeraren Egunean, banatuko dira Abadiñoko Institutuan eta Zelaietako eta Traña-Matienako eskoletan. Euskera Arloko zinegotzi Argi Abadek animatu egin ditu neska-mutilak parte har dezaten beren herria hobeto ezagutzen lagunduko dien lehiaketa horretan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu