Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak neguko aterpetxe zerbitzua jarri du martxan
Mugalari
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eskaintzen duen neguko aterpetxe zerbitzua abian jarri zan atzo. Zerbitzua Errotagaina Ostatuan eskainiko da, Durangoko Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian. Aterpetxea zabalik dagoen epean, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren alde, eguneko 10 plazako okupazioa eta erreserba egingo da, dutxa, gaueko mokadutxoa eta gosaria eskainiz. Iaz 111 pertsonek erabili zuten zerbitzua eta batez besteko okupazioa 3,5 pertsonakoa izan zen.
Aterpetxe zerbitzua 2015eko azaroaren 25etik 2016ko martxoaren 25era bitartean egongo da zabalik. Datozen egunetarako aurreikusten den eguraldia dela eta zerbitzua abenduaren 1etik azaroaren 25era aurreratzea erabaki da.
Etxerik gabeko iragaitzazko bidarientzat neguko aterpetxea gaueko harrera-zerbitzu gisa konfiguratu da eta haren helburua etxerik ez duten pertsonei eguraldi txarrak euren osasunean sortzen duen eragina murrizten duten ostatu baldintzak eskaintzea da.
· Salbuespen egoerak · Erabiltzaile bakoitzak hilero 3 gauez erabili ahal izango du zerbitzua. Egun kopurua zabaltzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek baloratuko dute, beti ere baldin eta larrialdiko salbuespen egoerak gertatzen badira (alerta egoerak, adibidez).
Aterpetxerako sarrera Udaltzaingoak, Durangoko Gizarte Ekintza Alorrak edota Amankomunazgoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek esleituko dute. Horiek bideratze orria emango diote eskatzaileari aterpetxean sartu ahal izateko. Era berean,bertan egon daitekeen denbora finkatuko da, eskatzailearen egoera pertsonalaren arabera.
Etiquetas: Durango, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa