‘Aupa Etxebeste!» filma emango da Abadiñoko Errotan ostiralean
Mugalari
Asialdi Gaztea egitarauaren barruan, azaroaren 27an Aupa Etxebeste! euskarazko filma emango da Errota Kultur Etxean, 21:30etan. Ikustera joan nahi duenak, izena eman beharko du aurrez Zelaietako Mediatekan nahiz Errotan, eta 5 euroko bermea itxi. Diru hori berriro itzuliko zaie proiekzio-aretora azaltzen direnean. Izena emateko epea azaroaren 23ra arte dago zabalik. Abadiñoko Gazteria Arloak antolatuta, Aisialdi gaztea egitarauak aisialdirako aukera barriak esakini nahi dizkie herriko gazteei, era guztietako ekitaldiak antolatuz asteburuetan.
Etiquetas: Abadiño, Errota