Abadiñoko Ortu Sozialen Taldea · Jo ta ke uztak lortu arte!
Abadiñoko Ortu Sozialen Taldea
Gaur, Urriaren 27an, Abadiñoko Ortu Sozialen proiektua daramagun herritarrok gure alkatearekin, Jose Luis Navarrorekin, batu gara. Bertan gure proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkiogu.
Berak, alkateak, arazorik ez dagoela azaldu digu, eta proiektua aurrera eramateko Zelaietako trinkete atzeko lursail publikoa eskuragai izango dugula esan digu. Beti ere udalak jarritako baldintzak errespetatzen badira. Adibidez: txabolismorik ez eragitea edo proiektuan parte hartuko dugun pertsonen erregulazioa.
Gure proposamenarekin aurrera jarraitzeko eskaera bat egitea eskatu digu. Bertan, proiektua deskribatu beharko dugu: nola antolatuko garen, zenbat lur behar dugun… Ondoren udalak proposamena analizatuko duela esan digu, eta bi aldeen arteko akordio batera heltzeko gogoa erakutsi digu.
Bilera honen ostean, udalak proiektu honetan oztoporik ez jartzea eta denona den lurra eskaintzea, aurrera pausu bat dela uste dugu eta horregatik aukera ezin hobea dugu eskutan. Ala ere, oraindik ez da gure helburua bete eta lanean jarraituko dugu.
Aurretik komentatutako dena zehazteko eta eztabaidatzeko.
Jo ta ke! Uztak lortu arte!