Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
8:28 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 50 Km/h

’11 TEILATU’ DINAMIKA: «Egungo gazteok emantzipatzeko ditugun zailtasunak agerikoak dira»

’11 teilatu’ dinamika

Egungo gazteok emantzipatzeko ditugun zailtasunak agerikoak dira. Etxe bat erostera bideratzen gaituzte, etxe bat erosteak eskatzen duen diru kantitatea ez daukagunean.

11 teilatu

Alokairuen prezioak, aldiz, altuegiak dira gure diru sarrerak kontuan harturik. Guzti honek, emantzipatzeko adina 30 urtera igotzea ekarri du.

Udalak honen aurrean soluzio erreal bat eman ordez, gure baldintza ekonomikoek ordaintzen uzten ez duten plan bat mahai gaineratu du, Durangon dauden 1576 etxe hutsak irtenbide gabe utziz. Horren adibide dira, programan parte hartzeko eskatzen diren gutxiengo 12.000 euro urteko diru-sarrerak edota alokairuaren prezioa teknikari batzuek ezarritakoa izatea.

Guzti honen aurrean hauxek dira gure proposamenak eta hauei babesa emateko, zure sinadura beharrezkoa da:

1. Etxebizitza eskubide bat da.

2. Udalak soluzio erreal bat eman behar dio arazoari.

– Durangoko 1576 etxe hutsei irtenbide bat eman behar zaie, hauek alokairu sozialera bideratuz.

– Alokairuaren prezioa eskaria egiten duen pertsonaren baldintza ekonomikoen araberakoa izatea.

– Programan parte hartzeko gutxiengo diru-sarrera ez izatea baldintza bat.

Etxebizitza eskubidea gazteontzat!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu