Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
9:33 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Izagirre eta Larrea zornotzarrek berdintasunari buruz solasaldia egingo dute azaroaren 25aren eguna oroitzeko

Mugalari

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna oroitzeko hainbat jarduera programatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun arloak.

violencia-genero-25n-cartel

Programatutako ekintzen artean, nabarmentzekoa da Lara Izagirrek (zine zuzendaria) eta Miren Larreak (titiritera aktoresa), biak zornotzarrak, ekintza honetara joango diren pertsonekin batera egingo duten solasaldia. Emakumeek pertsonaia ospetsu bi hauen arloan duten papera aztertuko da Zornotza Aretoan azaroaren 24an, arratsaldeko 20.00etan.

Era berean, auto-defentsa feministarako ikastaroa antolatu da larunbaterako, azaroak 21 (izen ematea amaitu da). Zelaieta zentroan eskainiko da tailerra, goiz eta arratsaldez, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara hain zuzen (arratsaldeko ordutegian haurtzaindegi zerbitzua egongo da).

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, emakumeen kontrako indarkeria alatzeko kontzentrazio bat egingo da Herriko Plazan 13:00etan. Ondoren, adierazpen institucional bat irakurriko da.

Arratsaldean, Haman txapen tailer bat antolatu da eta Beldur Barik gunea zabalduko da Gaztetxokoan. Bertan, genero indarkeriaren sentzibilizazioa landuko da, horretarako liburuxkak, txapak eta pegatinak banatuko dira honen inguruko informazioarekin.Arratsaldeko 18.00etatik 20:00etara izango da ekintza.

Azkenik, udal liburutegiak 4 eta 7 urte bitarteko umeei zuzenduta, ipuin kontalariaren saioa antolatu du Berdintasun arloak azaroaren 27rako “Amelie, ipuinen jostuna” lelopean. Haurren eta familien artean indarkeriarik gabeko eta ez-sexistak dien baloreak azpimarratuko dira.

Zure publizitatea Mugalarin

Dendak Bai

Black Friday

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu