Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:02 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Mikel Onandia durangarrak ‘Arte kritika eta flamingoak zeru berdean’ liburua argitaratu du

Mugalari

Arte kritika eta flamingoak zeru berdean Mikel Onandia Garatek 2009 eta 2015. urte bitartean Berria egunkarian eta Deia egunkariko ‘Ortzadar’ kultura-gehigarrian argitaratu dituen arte kritiken antologia da.

Liburu honetan 100 kritika biltzen dira guztira eta, aukeraketa oro ezinbestean arbitrarioa izanik ere, egileak ahalik eta museo, areto, diziplina eta arte-korronte ezberdin gehien jorratu nahi izan ditu, euskal giro artistiko anitza islatzea helburu.

Artikuluok Euskal Herrian barrena antolatutako erakusketen informazio nagusia eskaintzen dute, argazki ugarirekin lagunduta. Horiekin batera, Haizea Barcenilla kritikari eta komisarioaren sarrera mamitsua aurkituko du irakurleak, azken urteotako euskal arte sistemaren eta kritikaren egoera aztertzen duena.

Mikel Onandia

Mikel Onandia eta liburu berriaren portada. · ARGAZKIA ETA MUNTAIA · Mugalari

· MIKEL ONANDIA GARATE (Durango, 1983) · Filosofian eta Artearen Historian lizentziatua (UPV/EHU) da, eta Arte Garaikidearen Analisia graduondokoa (Universitat de Barcelona) eta Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak masterra (UPV/EHU) burutu ditu. Aipamen eta beka ezberdinak jaso ditu, horien artean Artearen Historia lizentziaturako Ikasketa Amaierako Aparteko Saria eta Bilboko Arte Ederren Museoa–BBK Fundazioa 2010-2012 Ikerketa Beka. 2013. urtean Artea Durangaldean Gaur liburua argitaratu zuen. Egun irakaskuntza eta ikerketa lana uztartzen ditu.

 

· FITXA ·

Egilea: Mikel Onandia Garate

Sarrera: Haizea Barcenilla

Argitaletxea: Sans Soleil

Bilduma: Txinpartak

www.sanssoleil.es/txinpartak

Kaleratze data: 2015/11/16

Salneurria: 22,50 €

Orrialdeak: 442

Argazkiak: 105

 

Zure publizitatea Mugalarin 

Amorebieta-Etxanoko Udala

Cromatica Pistona IBAN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu