Asteazkena,
2024ko Azaroak27

MugaKultura

loader-image
Durango
12:46 am,
temperature icon 9°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

37. Ibilaldiak erakutsitakotik eraikitzen ari da 38.a

Ibilaldia

Peru Arrasate

1992an hegazkinez zeharkatu zuten Kurutziaga ikastola, 2005. urtean bostekoak eskatu zituzten. Aurtengo Ibilaldiak “ezberdina”  izan nahi omen du, eta horretarako egun batean finkatuta zegoen festa urte osora zabaldu nahi dute.

IMG-20151113-WA0002

ARGAZKIA · Maite Lamadrid

Ondo egindakoak utzi eta okerretatik ikasi. 2016. urteko Ibilaldia Durangora itzuliko da maiatzean “Dagigun” lelopean. Ibilaldiak azken urteetan estruktura finkoegia zuela ikusita, aldatzeko ordua dela pentsatu dute. Erronka botata, beraien leloarekin bat egin dute: “egin dezagun”, Dagigun!

Kultura eta  kirol jarduerak sortzeko ez dago bi adar horietako elkarte eta eragileak elkartzea baino hoberik. Bi adar hauek dira gehienbat Ibilaldiko agenda beteko dutenak. Aurreko Ibilaldiaren leloetako bat hartuta, “herritik sortu, herriari emoteko”, Ibilaldia kirol elkarte eta kultur eragile horiekin kontaktuan jarri da euskararekin bat eginda jarduerak uztartzeko.

Azaroaren 4an Durangoko Plateruena antzokian egin zen bileran, Ibilaldia antolatzen ari diren lan talde ezberdinak eta herriko 28 elkarte eta talde eragiletako ordezkariak batu ziren. Loturak sortzea helburu, Ibilaldiak eskua luzatu zien jarduera ezberdinak elkarrekin antolatzeko. Zer eskaini diezazuke zuri Ibilaldiak? Zer eskaini diezaiokezu zuk Ibilaldiari? Galdera horiei erantzuna emateaz gain, talde eragile ezberdinen artean loturak sortu eta sendotzeko ere balio izan zuen bilkurak. Talde gehienak laguntzeko gogotsu azaldu ziren.

Ibilaldia 2016 Durango

· Informaltasunetik ere loturak · Bilera amaitzeko mokadutxo bat hartzeko parada izan zuten parte hartzaile guztiek, bide batez, ardo kopek lagundutako urdaiazpiko eta foie pintxo artean, lasaiago hitz egin eta lehen loturak sortzeko, lehen jarduerak irudikatzen.

Erronka handia hartu du bere gain Durangoko Ibilaldi berri honek, bigarren aldiz Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek batera egingo duten Ibilaldiak. Erronka handia izateak egingo du Ibilaldia ezberdin. Erronka handia izateak eskatzen du herrian loturak sortu eta denok batera lan egitea. Batera lan eginez gero denek lortuko baitute onuraren bat.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu