Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
9:42 am,
temperature icon 13°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

TAILERRA, DATORREN ASTEARTEAN · Iurretak euskara sustatzeko ekintza plan berria landuko du

EUSKARA_BIZI_2_logoa

Mugalari

Iurretako Udalak 2012. urtean Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen 2012-2015 epealdirako eta aurten amaituko da horren indarraldia. Hori dela eta, Euskara Sustatzeko Ekintza Plan berria landuko du datozen hileetan, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz.

Lan hori egiteko, Iurretan euskararen gaur egungo egoera zein den aztertuko du lehendabizi, ondoren, hurrengo urteetan euskara sustatzeko helburuak finkatu eta ekintza egoki eta eraginkorrak martxan jartzeko.

Iurretarrek euskara nola bizitzen, sentitzen, eta entzuten duten jakin nahi du Udalak, hori dela eta, herritar guztiei zabaldutako tailerra antolatuko du urrian.

Noiz izango da tailerra?

  • Urriaren 27an
  • 18:00-20:00
  • Kultur Etxean

Herritarren ideiak, proposamenak, ekarpenak, ametsak entzun eta partekatzeko tailerra izango da eta gaian interesa duten pertsona guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta daude.

Izena emateko:

  • Deitu 946201200 telefono-zenbakira (Izaskunegatik galdetu) edo
  • Idatzi iizurieta@iurreta.net helbidera, urriaren 23a baino lehen
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu