Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:53 am,
temperature icon 10°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 44 Km/h

Amorebieta-Etxanok ‘501 baietz!’ kanpaina martxan jarriko du euskararen alde

Mugalari

  • Euskaraz jakin zein ez jakin, euskararekiko konpromisoa hartu nahi duenak idatziz adierazi ahalko du twitteren edo e-posta helbide baten bidez
  • Urriaren 26an hasiko den kanpaina honek 500 konpromiso baino gehiago lortzea du helburu
  • Konpromiso guztiak jaso eta gero, horietako bakoitzak erantzuna izango du jendeari hartutako konpromisoa gogorarazteko

 501 baietz!

Amorebieta-Etxanoko udaleko euskara zerbitzuak  501baietz! kanpaina martxan jarriko du urriaren 26tik aurrera zornotzarrei euskararen aldeko konpromisoa eskatzeko asmoz.

Euskaraz jakin zein ez jakin, euskararekiko konpromisoa hartu nahi duenak idatziz adierazi ahalko du. Horretarako twitter-en hastag bat (#501baietz) eta e-posta helbide bat (501baietz@ametx.net) zabalduko dira nahi duenak konpromisoa helarazi dezan. Udalerrian ere, postontziak jarriko dira konpromisoak bertan uzteko.

Zornotza telebistatik emitituko den ikusentzunezkoan hainbat konpromisoren adibideak ikusi ahal izango dira, eta hori oinarri hartuta herritarrek euren konpromisoa pentsatu beharko dute.

· Erantzuna · Kanpaina honen helburua 500 konpromisotik gora lortzea da helburua. Guzti horiek behin jasota, erantzuna jasoko dute, jendeari hartutako konpromisoa gogorarazteko.

Konpromisoak batzeko epea urriaren 26an hasi eta urtea amaitu arte luzatuko da.

Amorebieta-Etxanoko hainbat kirolarik eta profesional ezagunek parte hartuko dute kanpaina honetan euren konpromisoa azalduz.

Zure publizitatea Mugalari

DIVENIRE LOGELA Banner Zornotza Aretoa

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu