Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:06 am,
temperature icon 9°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

GEREDIAGAK AURTENGO EDIZIOAREN KARTELA AURKEZTUKO DU · Parte hartu Durangoko Azokan boluntario moduan!

Mugalari

·Durangoko Azokak Boluntariotza Programa abiatuko du, eta hainbat zereginetan laguntzeko aukera egongo da: lan administratiboa, teknikoa, komunikazioa eta abar

· Urriaren 31era arte egongo da izena emateko aukera, webgunearen bidez

· Gerediaga elkarteak gaur aurkezten du 2016ko kartela 11:00etan

Durangoko Azokak 50. edizioa aurkezteko prentsaurrekoa antolatu du  gaurko, 11:00etan Landako Gunean (azoka antolatzen den espazioa). Bertan azalduko da aurtengo ildo nagusiak eta erronkak zeintzuk diren, eta aurtengo edizioaren kartela ere aurkeztuko da.

Hizlariak honakoak izango dira: Nerea Mujika (Durangoko Azokako zuzendaria), Cristina Uriarte (Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua), Ana de Castro (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria) eta Aitziber Irigoras (Durangoko alkatea).

· Boluntariotza programa · Durangoko Azokak bere 50. urteurrena ospatuko du aurten, eta ohikoa baino egun bat gehiago izateaz gain (bost egunez antolatuko baita, abenduaren 4tik 8ra arte) beste hainbat nobedade izango ditu. Berbarako, lehen aldiz, herritarrek Azoka barru-barrutik ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, Durangoko Azokak boluntariotza programa bat abiatu du aurten, eta boluntarioek hainbat zereginetan lagundu ahal izango dute: lan administratiboak, teknikoak, komunikazioa eta abar.

Periodistas Azoka IBAN 2014

Durangoko Azokan. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Modu honetan, urte biribil honetan, boluntarioek Azoka ere biribil irten dadin lagunduko dute, eta, trukean, milaka bisitari erakartzen dituen ekitaldia barrutik bizitzeko aukera izango dute. Boluntarioak antolakuntza-taldeko kide bihurtuko dira, eta euskal kulturgintzako sortzaile eta eragileekin harremana izateko aukera izango dute. Euren zereginak, beren-beregi, honakoak izango dira:

Administratiboa: partaideen erregistroak, akreditazioak, liburu eta diskoen sailkapenak… Zeregin hau burutzeko lan administratiboetan edo ofimatika programetan aritua izatea komeni da.

Teknikoa: Durangoko Azokaren antolaketa logistikoari lotutako zereginak aurreikusten dira, esaterako, aparkalekuetako zaintza, azokaren ate irekierak eta abar.

Komunikazioa: Komunikazio lan taldearekin harremanetan, Durangoko Azokaren informazioa zabaltzeko egingo diren ekintzetan laguntzailea. Azokaren ibilbidean zehar informatzaileak, esatariak, eta ekitaldien jarraipen informatiboa egiteko kazetari profila dutenak.

Izena emateko epea zabalik dago jada eta urriaren 31ra arte luzatuko da: www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egin beharko dira, galdetegia betez.

· Euskaraz komunikatzeko gai izan beharko dira · Partehartzaileek 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte, eta euskaraz komunikatzeko gai izan beharko dira. Txanda bakoitza hiruzpalau ordukoa izango da (boluntarioaren esku egongo da txanda bat baino gehiago egitea), eta boluntario bakoitzak motxila bat jasoko du, ura eta mokadutxo batekin. Horrez gain, aurtengo kartelaren irudia duen identifikaziorako kamiseta ere banatuko zaie, eta beharrezkoa dutenek boluntariotza-agiria ere jasoko dute (Azokan boluntario lanetan egon direla baieztatzen duen agiria), gura duten lekuetan aurkez dezaten.

Azoka gauzatu baino lehen, boluntarioen koordinazio taldeko kideak izena eman duten partehartzaileekin harremanetan jarriko dira (e-postaz, telefonoz zein aurrez aurre) zereginaren xehetasun guztiak jakinarazteko. Egunean bertan ere, harrera puntuan, argibideak jasoko dituzte.

Zure publizitatea Mugalarin

BANNER ATXONDO

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu