Asteazkena,
2024ko Abenduak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:04 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

UNAI SANTOS ‘LARREGI’ · «Aste honetatik aurrera, ‘Pantomima’ taula gainean defendatzen hasiko gara»

Unai Santos

Unai Santos

Larregi taldeko abeslaria eta gitarjolea

«Pantomima» izenburuaren atzean gure bigarren disko luzea dago (hirugarrena maketa kontuan hartzen badugu). Pasa den udaberrian grabatu eta nahastu genuen Usurbilgo Higain Estudioan Haritz Harreguy teknikariarekin eta esperientzia benetan aberasgarria izan zen guretzat.

portada

Galdera ohikoa da, «zergatik Pantomima izena? Arrazoia sinplea da. Disko honetako kantak bukatzear geundela,
gauza batekin konturatu ginen. Bazeudela hitz esanguratsu batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen zirenak gure letretan: gezurrak, egia, itxurak, maskarak…. Horregatik, «Pantomima» izenburua jartzea erabaki genuen, termino horrek (itxurakerietan ibiltzea) oso ondo laburbiltzen zuelako transmititu nahi genituen ideiak.

LARREGI IMANOL GARCIA

Larregi taldea. · ARGAZKIA · Imanol García

Musikaz hitz egiten hasiz gero, eta horrelakoetan etiketak jarri behar izaten direnez, kanta berri hauek aurrekoen bide antzekotik doaz. Beraz, pop-rocka eta punk-rockaren artean dagoen eremu zabal horretan kokatu daitezke. Punk-pop? hard-punk? tarteka hardcore melodikoa? Denetarik esan digute! Baina beti ere, abesti labur eta zuzenak dira, melodia eta koruei garrantzia handia emanez. Gainera,  azken emaitza borobiltzeko asmoz, zenbait kolaborazio berezi izan ditugu (biolontxeloa, teklatuak…) eta ahotsei dagokienez, gonbidatu berezi bi: bata euskal rockaren abeslari mitiko bat (Xabier Camarero «Urtz»), eta bestea gaur egun EHn egiten den rockaren ordezkari gaztea (Pello «Eskean Kristö).

Aste honetatik aurrera, lan berri hau taula gainean defendatzen hasiko gara (urriak 23an Lemoako Gaztetxean) eta hortik aurrera Katalunia aldean (Gironako Sala L’Alternativa eta Bartzelonako Razzmatazz) edota Durangoko Liburu  azokan. Gure abesti baten esaten dugun bezala, behin izan ginenaz, eta orain garenaz harro jarraitzen dugu.

Bideo berria

Zure publizitatea Mugalarin (info@mugakultura.eus)

Banner Sticky Soul

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu