Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:06 am,
temperature icon 10°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

URRIAREN 30era ARTE · Atxondoko 2016ko egutegirako argazkiak aukeratuko dira lehiaketa bidez

ATXONDO

Atxondoko oinezbidea. · ARGAZKIA · Stan Wise

Mugalari

Atxondoko Udalak eta Mugalarik antolatuta 2016ko egutegiari irudia jartzeko argazki lehiaketa antolatu dugu. Nork ez dio Atxondoko bazterren bati argazkia atera? Orain saria irabazteko aukera duzu lehiaketa honetan parte hartuta. Irakurri ondo oinarriak, bidali zure proposamena urriaren 30era orduko eta zorte on!

Atxondoko Udalak lehen aldiz argazki lehiaketa egingo du 2016ko udal egutegia osatzeko.

Atxondoko Udalak gonbidapena egiten dieherritarrei eta kanpotarrei “Atxondoko Udalaren 2016 egutegia osatzeko argazki lehiaketa”ren lehen edizioan parte har dezaten.

Lehiaketan 14 urtetik gorako edonork har dezake parte.

Egileek urriaren 30eko eguerdiko 12:00ak baino lehen udaletxeko erregistroan entregatuko beharko ditu hiru argazki paperean, 30X20 zentimetroko formatoan, (horizontalean) eta koloreetan.

Argazkietariko bat paisaia izan beharko da, bestea, eraikina eta hirugarrena, pertsonak; argazki guztiak Atxondoko udalerrian eginda egon beharko dira. Halere, argazkiak hobeto erreproduzitzeko irudiekin CD bat entregatu behar da, gutxienez,
300 ppp-koa.

Irudiekin batera, parte-hartzaileek gutun-azal baten izen-abizen, helbidea, herria, telefonoa, NAN zenbakia, adina eta helbide elektronikoa ipini beharko dituzte. Argazki originalak aurkeztu behar dira eta ezingo dira beste lehiaketaren baten saritutako lanak izan.

Atxondoko Udalak hiru sari emango ditu, abenduaren 6an egingo den Atxondoko Nekazaritza eta Artisautza Azoka egunean
banatuko direnak, eguerdiko 13:00etan. Egun horretan erakusketa egingo da aurkeztutako argazki guztiekin.

SARIAK
1.-Hiru argazkien multzo onenak Tablet Samsung Galaxy Tab A eta 100 euro jasoko ditu.

2.-Lehiaketako argazki onenaren egileak Tablet Samsung Galaxy Tab A eta 50 euro jasoko ditu.

3.- Herriko argazkilaririk onenak Tablet Samsung Galaxy Tab A jasoko du (baldin eta aurreko bi sarietako bat ez badu herriko inork irabazten, hau da, hirugarren saria ez da aurrekoekin bateragarria).

Argazkiei bere osotasunean egin ahal zaizkien gutxieneko ikuituak bakarrik onartuko dira, baina ezin izango da elementurik gehitu edo kendu, ezta efekturik ere egin argazki originala moldatuz. Irudiak garbi joan beharko du. Profesionalen epaimahaiak erabakiko du, gertatu ezkero, ikuituei zein erabilera eman zaien.

Oinarrian, baimenduta daude mailak, enfokea edota saturazioa doitzea. Profesionalez osotutako epaimahaiak argazki guztien artean udal egutegirako erabiliko diren 12 argazki aukeratuko ditu.

CARTEL-FINAL-ATXONDO (1)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu