Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:51 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Amorebieta-Etxanoko anbulatorio berriaren ingurua urbanizatzeko lanak gaur hasten dira

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko anbulatorio berriaren urbanizazio lanak gaur hasten dira. Hiru  zati desberdin izango ditu lan honek: San Juan kalearen urbanizazioa (Konbenio-Gregorio Mendibil), Kaitana plaza eraikitzea eta San Juan – San Migel kalea eraberritzea.

San Juan kalea Konbenio eta Gregorio Mendibil kaleen artean berriro urbanizatzearekin kale honetatik ateratzen diren ibilgailuen arintasuna bilatu nahi da, baita San Juan kaleko trafikoa gutxitzea eta berriro berriztatutako Jose Antonio Agirre kaleari jarraipen bat ematea.

Horretarako, errotonda berri bat egingo da San Juan eta Konbenio kaleen arteko bidegurutzean eta oinezkoentzako pasabide berriak jarriko dira bi kaleetan.

Era berean, San Juan kalea Gregorio Mendibil kalearekin gurutzatzen den lekura arte berriro urbanizatuko da, noranzko bakoitzerako errei bat jarriko delarik eta diagonalean aparkatu.  Jose Antonio Agirre kalean ere lanak egin nahi dira, ikastetxetik datozen ibilgailuek ezkerretara egin ez dezaten. Horregatik, puntu honetan erdibitzailea itxiko da, oinezkoen pasabide bien artean dagoen lorategia handituz.

Lan hauek gaur hasiko dira, urriaren 13an eta 440.000 euroko aurrekontua dute. Bost hilabetetan lanak amaituko direla aurreikusten da.

· Kaitana plaza eraikitzea · Lanak 7.500 m2 baino gehiago dituen partzela baten barruan egingo dira. Han eraikiko dira Amorebieta-Etxanoko anbulatorio berria, babes ofizialeko 30 etxebizitza eta eta 32 etxebizitza libre. Gainera, bi eraikinen artean geldituko den tartean 1.600 m2-ko plaza bat jarriko da zuhaitzekin.

Urbanizazio lanen barruan ondokoak egingo dira: ur hornidura, gasa, elektrizitatea, telefonia, euri urak eta ur zikinak hustutzeko kanalizazioak, zoladurak, argiteria eta hiri altzariak, Santa Ana auzoarekin lotura berri bat jarriz.

Transformazio zentro berri bat jarriko da, lurpean, honen eragina txikiagoa izan dadin.

Lan hauek datorren gaur hasiko dira eta 7 hilabeteko egikaritzapen epea dute. Aurrekontua: 675. 000 euro.

info1

· San Juan – San Migel kalea eraberritzea · San Juan kalea eraberritzeko lan hau Gregorio Mendibil kaleko bidegurutzean hasiko da eta San Migel kaleko errotondaraino luzatuko da. Jadanik eginda dagoen Betarragane ingurua honen trazadurarekin batu eta osoko itxura bat eman nahi da.

San Migel kalean egingo den aldaketarik handiena ibilgailuak bertara sartzeko errei bat kentzea izango da. Horrela, errei bi geldituko dira (sarrera eta irteera). Irabazitako azalera kalearen ezkerreko aldean oinezkoentzako paseo bat egiteko erabiliko da, 9,5 metroko zabalera duen espaloi batekin.

Jarduera hauekin, San Juan eta San Migel kaleetan anbulatorio berria inguratzen duen espaloia, askoz zabalagoa izango da, laukoiztu egingo baitu bere azalera. 473 m²  izatetik 2. 210 m² izatera pasatuko da.

Gainera, Bizkaibusen geralekua ere mugitzen da metro batzuk, gelditzeko errei hau luzatu eta kalean etorkizunean Osasun Zentroaren erabilerarako bakarrik izango den aparkaleku bat jarriz (anbulantziak) eta ibilgailuetatik mugikortasun murriztua dutenak igo edo jaisteko puntu bezala erabiltzeko anbulatoriora doazenean.

· Hamar zuhaitza landatuko dira · Era berean, errotondaren hego-ekialdeko izkinan lorategi bat jarriko da. 10 zuhaitz landatuko dira, zuhaitzak izango dituen paseo bat sortuz.  Hiri ekipamendu berriei dagokienez, azpimarratu beharra dago etxeko hondakinak jasotzeko lurpeko edukiontziak jarriko direla.

Era berean, inguruan dauden lurpeko instalazioak berriztu eta handitzeko aprobetxatuko da aukera hau.

Lan hauek datorren abenduan hasiko direla uste da eta lanak amaitzeko sei hilabeteko epea egongo da. Jarduera hau burutzeko aurrekontua 800.000 eurokoa da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu