INTZA ETA ARAITZ, TELEBISTAKO IZARTXOAK · Txorieneko errezeta bat: Sorgintxo bi saltsan
Mugalari
Zigor Iturrietak Euskal Telebistako Txoriene saioan gonbidatu bereziak izaten ditu tarteka. Aste honetan sorgintxo bi izan dira: Intza Zenitagoia, 5 urteko durangarra eta Araitz Iturrieta alaba, 7 urteko hernaniarra.
Ez da lehenengo aldia izan. Laugarrenez joan dira eta dagoeneko telebistako “izar” bihurtu dira. Naturaltasun guztiarekin, profesionalen antzera dabiz kamara aurrean. Euren saltsan.
Umeek egiteko moduko errezetak erakutsi dituzte orain arteko saioetan: fruitekin palmondoa dela, zein sándwich mixtoa ariketa egiteko pesa itxuraduna. Sukaldaritza umeentzat entretenigarria eta erreza dela frogatu dute.
Sakatu eta ondo pasa!
http://bit.ly/1L3xF2W
Publizitatea Mugalarin