GUTUNA · EH BILDU · Udal batzordeek herritarren zerbitzura egon behar dute Abadiñon
EH Bildu Abadiño
Udal batzordeek herritarren zerbitzura egon behar dute:
Irekita eta maiztasun zehatz batekin deituak Abadiñoko EH Bilduk proposamen bat helaraziko dio udal gobernu taldeari udaletxean dauden batzordeen dinamika arautu dadin. Pasa den legegintzaldia eta dagoeneko oraingoa nola hasi den ikusirik, batzordeek daramaten dinamika ez dela egokia deritzogu. Batzorde hauetan, herriko gai eta askotariko proiektuen lanketa egiten denez, hauen dinamizazio zuzena beharrezkoa dela deritzogu.
Maiztasuna
Periodikotasunaren aldetik, batzordeek ez dute maiztasun jakinik. Ondorioz, herritarrei eragiten dien hainbat gai landu gabe barik egoten dira denbora luzez. Halaxe gertatu da aurreko legegintzaldian, eta horrelaxe hasi da legegintzaldi hau. Batzorde ugari deitu barik dago oraindik.
Herritarren bizkar
Parte hartzeari dagokionez, batzordeok ez daude publikoari irekita, eta ez dago inongo aktarik ez deialdirik jarrita udaleko web orrian. Modu horretan, herritarrek ez dute berauetan ahotsez parte hartzeko ezta gaien jarraipena egiteko aukerarik. Gure eskaria eta jarrera.
Horregatik, udal bozeramaile batzorde bat deituko dugu ondoko puntuak eztabaidatu eta adosteko asmoarekin:
1. Batzordeen maiztasun minimoa hilean behinekoa izatea.
2. Batzordeak herritarrentzat irekiak izatea, betiere datuen babeserako legea kontuan izanik.
3. Batzordeetako deialdiak publiko egitea, udaleko web orrian adibidez, interesa duten herritarrak bertaratzeko.
4. Batzordeetako aktak publikoak izatea, udaleko web orriaren bitartez, betiere datuen babeserako legea kontuan izanik.
5. Jarraipen batzorde bat egitea batzordeen funtzionamendu egokia bermatzeko.