Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:00 am,
temperature icon 9°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Euskal Herriko Artzai txakurrik onenak Axpen (Atxondo) lehiatuko dira larunbatean

Zisa Jon Zuazo IBAN GORRITI

‘Zisa’ eta Jon Zuazo. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Mugalari

Atxondoko Axpe auzoan, Anboto mendiaren magalean, Euskal Herriko artzai txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 19an, larunbatean, arratsaldeko 17:00ean hasita. 49. Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da. Elizaburuko landetan ekainean hasita herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira larunbatean. Axpera gerturatzen diren ikus-entzuleek gazta eta ardoa dastatzeko aukera ere izango dute amaieran

Perros pastor IBAN

ARGAZKIA · Iban Gorriti

  1. edizioko partehartzaileen zerrenda

2014ko txapelduna – “Jai” txakurra – Antonio Alustiza – Areso (Nafarroa)

2015eko herrialdekako txapeldun eta txapeldunordeak

Bizkaia:Txapelduna: “Seiko” – Eneko Serrano – Orozko

Bizkaia:Txapeldunordea: “Riki” – Enrike Mendiguren – Orozko

Gipuzkoa: Txapelduna: “Eder” – Jose Mª Bengoa – Oñati

Gipuzkoa:Txapeldunordea: “Lagun” – Jesus Mª Plazaola – Arrasate

Araba: Txapelduna: “Leze” – Jose Mª Jauregi – Ilarduia

Araba: Txapeldunordea: “Suit” – Fidel Alonso – Areta

Nafarroa: Txapelduna: “Lagun” – Jose Mª Istilar – Amaiur

Nafarroa: Txapeldunordea: “Bat” – Antonio Alustiza – Areso

Iparraldea: Txapelduna: “Listo” – Jean Paule Irikin – Itxasu

Iparraldea: Txapeldunordea: “Beltza” – Mitxele Atxeritogarai – Iholdi

 

Publizitatea

BANNER LATERAL SALTSAN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu