EKIMEN BERRIA DURANGON · ‘Itzartu’, gazteei zuzendutako aukera partehartzailea
Mugalari
Otsailetik abian egon arren, ikasturte berriarekin aurkeztuko dute euren burua gazteei zuzendutako “Itzartu” ekintza parte hartzailearen sustatzaileek. Horretarako, irailaren 25ean, arratsaldeko 16:45ean Pinondon ipini dute hitzordua.
Nerabeentzat dagoen aisialdi eskaintza urriak kezkatuta erabaki du Durangoko Berbaro elkartearekin harremana duen gazte talde batek ekimena abian jartzea. Horretarako, lehenengo, gazteek zer nahi duten eta euren gogoak zeintzuk diren ezagutzea izango da. Horretarako irailaren 25eko hitzordua. Bertan batzen direnen iritziak jaso ostean, ekintza plana diseinatuko dute. Eta hori ere, gazte eta gaztetxoen parte hartzearekin egiteko asmoa dute.
Publizitatea
Etiquetas: Berbaro, Durango, euskara, euskera, Itzartu