Amorebieta-Etxanoko Udalak 10.000 euro eman ditu El Salvadorrera edateko ura eramateko
Mugalari
· Udalak, Euskal Fondoaren bidez, San Francisco Menéndezeko (El Salvadorreko udalerria, Erdialdeko Amerika) Cantón del Corozora edateko ura eramatea ahalbideratuko du
Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskal Fondoaren bidez (Kooperanteen Euskal Toki Entitateen Elkartea) 10.000 euro emango ditu Erdialdeko Amerikako, El Salvadorreko, San Francisco Menéndezera edateko eramateko.
Laguntza honekin El Corozo, La Ceibita eta El Irayol, del Cantón Cara Sucia auzoetako 1.700 biztanle baino gehiagoren bizi-baldintzak hobetu nahi dira.
Gaur egun 360 familiek ez dute inguru honetan edateko ur zerbitzurik.
Amorebieta-Etxanoko Udalak urtero kooperaziora bideratzen duen %0,7ari eutsiz egin duen dohaintzari esker, ondokoak egin ahal izango dira: putzu bat zulatu, tanga bat eraiki eta hainbat hoditeria jarri. Neurri hauekin komunitate hauetako biztanleen bizi-kalitatea hobetuko da, gizakientzat egokia ez den ura kontsumitzea ekidinez eta hori egitearen ondoriozko gaixotasunak ekidinez. Ez da ahaztu behar 500 baino gehiago umeak direla.
Publizitatea