Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:31 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

Zabalik da Juanita Ibaibarriaga euskarazko literatur eta erreportaje lehiaketaren XXII. edizioa

Mugalari

Ermuko Udaleko Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita bigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko bi modalitate daude. Lehen modalitatea herriko haur guztiei zabalik dago, bereziki LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat. Maila honetako irabazleei 40 euroko sari bana emango zaie erosketak egiteko txarteletan, Ermuko Merkatarien Elkarteko dendetan truka dezaten. Atal honetan, gaia librea da, eta ez da eskatzen gutxieneko luzerarik.

Bigarren modalitatean, aldiz, nagusien lanak bilduko dira. Kasu honetan, idazlana erreportaje bat izango da, eta elkarrizketak, aipamenak, dokumentuak, edo interesgarritzat jotzen den edozein material izan dezakete barnean. Lanaren luzera 4.600 eta 5.600 karaktere artekoa izango da, eta derrigorrez Ermua edo ermuarrekin lotura izan behar du gaiak. Lanik onenak 360 euro jasoko ditu eskudirutan.

Lanak udaleko Euskara zerbitzura, Lobiano Kulturgunera zein Udal Liburutegira eraman daitezke edo euskara@udalermua.net helbidera bidali azaroaren 5a baino lehen. Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe. Barruan, eta kartazal txikiago eta itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira. Sariak abenduaren 3an, euskararen egunean banatuko dira, eta herriko webgune korporatiboan izango dira ikusgai.

JUANITA

Juanita Ibaibarriaga. · ARGAZKIA · Ermuko Udala

 

· Juanitaren bizitza ·

Juanita Ibaibarriaga Ermuan jaio zen 1934. urtean, Iturriaganeko etxean. Berari eta bere senideei Pelaionekuak esaten zieten.

Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen (bata txikitan hil zitzaion). Haiexek hazi eta heztera dedikatu zen buru belarri: inguruan baina beti loba aldra itzela, ze “tia Juanita” berezia zen. Autodidakta eta irakurle amorratua, bere inguruan gertatzen zenaz jantzita egotea gustatzen zitzaion. Pertsona irekia zen, irizpide zabalekoa, dena eta denekin errespetatzen ohitua.

Mendia zen bere aparteko beste zaletasuna. Egunero egiten zuen bere osteratxoa eta handik bueltan aldean beti ekartzen zuen zerbait, bere amari entzunda zion eta “Euskal Herriko mendiak oso aberatsak dira”; berbena-belarrak edo beherakoa kentzeko landareren bat edo tentsioa jaisteko asun txortaren bat… Ondo ezagutzen zituen denak, euren izen eta ezaugarri guztiekin. Alaia eta berba gutxikoa, beti zeukan minaren puntan erantzun edo kontseilurik egokiena. Atsegina zen berarekin berba egitea, ze hemendik ez bazen, handik agertzen zuen bere bizitzaren jakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, “konponduko don neska!” zen bere esaldietako bat.

Beste aita eta ama askorekin batera Ermuko Familia Elkartean borrokatu zen, ikastola aurrera ateratzeko. Bere seme-alaba etxerako lanak lagunduz, euskaraz irakurtzera eta idaztera zaletu zen eta haiek koxkortu zirenean, lan sozialak egiten hasi zen.

Behargin fin eta nekaezina, euskaren aldeko Euskal Birusa taldearen sorrera konpartitu zuen beste pertsona batzuekin, gogor eta lan eginez bertako hizkuntza, ohiturak eta abestien berreskurapenean. Drogetenitturri herri aldizkariko hasierako zenbakietan kolaboratzaile moduan agertzen da.

Juanita 1992an hil zen, 58 urte zituela, adorerik handienaz, gaixotasun mingarri bati aurre egin ostean. Etxekoandre arrunt eta apala izan zen, Ermuko beste edozein andrazko modura, estimatua, maitatua bere ingurukoentzat, kultua eta besteentzako beharra egiteko zein bizirik mantendu behar zenari eusteko astia atera zuena.

 

Publizitatea

AMOREBIETA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu