50. Durangoko Azoka · Antolatzaileen lan erritmoa bizi-bizi
Mugalari
Irailarekin batera Durangoko Azoka “aktibatu” egiten da. Izena-emateak, antolatzaileen batzarrak (argazkikoa, esaterako, aste honetan koordinazio mahaiak egindako bilera batean ataratakoa da), liburu eta diskoen aurkezpenak, prentsaurrekoak … Gainera, aurten, Durangoko Azokak mende erdi beteko du.
Durango jendez eta Azoka ekitaldiz bete-bete egoten dira abenduko lehen egunetan. 50. urteurrenean ere mailari eutsiko diote. Abendura bitartean, xehetasun guztiak ez galtzeko, Durangoko Azokaren webgunera eta sare sozial nagusietara adi egotea gomendagarria da.
Webgunea · www.durangokoazoka.eus
Twitter · @durangokoazoka
Facebook · www.facebook.com/DurangokoAzoka
Publizitatea