Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
12:41 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 36 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

IURRETAKO MENDI MARTXA · Ibilbide berrituarekin dator Zaldai Mendi Taldea

I. Ellakuriaga

Irailaren 19rako jarri dute hitzordua Iurretako Zaldabi Mendi Taldekoek. San Migel jaien aurrerapen gisara, VI. Mendi Martxa prestatu dute. Aurten, ibilbide berritua proposatzen dute: Mugarra mendiari bira ematea.

25 kilometroko ibilbide bakarrean, +1500 metroko gainbera positiboa izango du mendi martxak. Mugarra mendia inguratu eta Aramotz mendilerroan zehar ibiltzeko aukera izango da Leungane (1006m) eta Aizkorri (817m) tontorrak eginez. Hau izango da ibilbide zehatza: Iurretako plaza- San Andres – Neberondo – Atxurkulu – Mugarrikolanda – Leungane (1006m) – Inungane – Aramotzetik mendi zeharkaldia – Aizkorri (817m) – Marmol –Katazka – Santa Apolonia -Iurretako plaza

· Izena-ematea zabalik · Dagoeneko izena emateko aukera zabalik dago. Irailaren 17ra orduko egin ezkero, 8 euro ordaindu behar da. Egunean bertan, 10 euro balioko du.

Mendi martxa irailaren 19ko goizeko 9:00etan hasiko da Iurretako plazan, eta eguraldi txarra badago frontoian. Ibilbidea hasi aurretik kafea eta pastak hartzeko aukera egongo da.  Gainera, izena ematen duten lehenengo 400 lagunek oparia ere jasoko dute.  Inungane eta Marmolen edatekoa eta jatekoa izango dute partehartzaileek. Eta amaieran, luntxa eta dutxatzeko aukera ere bai.

Ibilbidea behar bezala adierazita egongo bada ere, eta ibilbidean zehar osasun zerbitzua ere ziurtatuta ego narren, antolatzaileek federatuta egotea gomendatzen dute.

Informazioa eta izena ematea: www.zaldai.eus

Mugarra

Publizitatea

BodyFit&GO Durango BANNER prueba

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu