‘MUGALARIK EZ DAUKA MUGARIK’ | Boiseko euskal jaitik Durangaldera muga barik
12 laguneko koadrila joan da aurten Durangaldetik Boiseko euskal jaira, eta bertan taldea handitu egin dute. Munduan zehar bizi diran beste euskaldun batzuekin elkartu eta, azkenean, 40 laguneko koadrila izatera heldu ziren.
Eskerrak bereziki “Mexikon bizi diren euskaldun familiei” eman nahi izan dizkiete “Boiseko egonaldia oso etxeko egin” zietelako. Esperientzia hemendik bost urtera, jaialdiaren hurrengo edizioan, errepikatzeko prest agertu da koadrila “euskaldunok munduan ez daukagula parerik!” – (eta mugarik) – aldarrikatuz.
Publizitatea
Etiquetas: Boise, Durangaldea, euskara, euskera, Mugalarik ez dauka mugarik