Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:25 am,
temperature icon 9°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Durango Martxoak 31 | Audiogidarekin egin daitekeen ibilbidea prestatu dute bonbardaketako aztarnak ezagutzeko

bombardeodedurangoen193

ARGAZKIA | Gerediaga Elkartea

 

Izaskun Ellakuriaga

30 minutuko kontakizuna da. Durangoko Turismo bulegoan audiogidak hartuta  edota turismodurango.net webgunean norbere audio irakurgailura deskargatuta egin daiteke eta euskaraz, gazteleraz zein ingelesez azalpenak entzungo dituzu. Gerediaga Elkarteak, aurten, Martxoaren 31ko oroimen ekitaldietarako prestatu duen ibilbidea du oinarri.

Gerediaga1

Bisita gidatu bat. | ARGAZKIA | Gerediaga Elkartea

Durangoko Udalak eta Gerediaga elkarteak, elkarlanean burututako ekimena da. Bonbardaketan gertatutakoa ezagutzera ematea eta hiriko historiako gertaera tragikoenetako bat balioan jartzea da helburua

Ibilbideak sei geldiune ditu. Durangoko bonbardaketan kalte gehien izan zituzten lekuak bisitatzen dira eta guda zibileko leku esanguratsuenak.

634838_bombardeo_durango_detalle_1

ARGAZKIA | Gerediaga Elkartea

| Ibilbidea | Kurutziaga kalean dauka hasiera ibilbideak. Zenbait erakinen aurrealdean dauden metraila-inpaktuak ikusteko aukera dago. Gidak, hegazkin bonbaketarien inguruko xehetasun guztiak eta pairatutako suntsipenaren inguruko hainbat datu eskeintzen ditu.

Argazkia aurkezpena

Natalia de Naverán eta Jon Irazabal Aguirre gaurko aurkezpenean. | ARGAZKIA | Durangoko Udala

“Memoriarentzako espazioa” izeneko monumentuaren esanahia ere azaltzen du gidak bisitaia Uribarriko Andra Mari Basilikara bideratu aurretik. Bonbardaketaren unean jendez betetako lekua izan zen, meza eta eliz atariko merkatua ospatzen ari zirelako. Ezkurdiko frontoi zaharreko aztarnak eta kanpaina ospital gisa eraikitako gunea ere bisitatuko dira. Bisita, Nevers ikastetxe aurrean amaitzen da, emakumezkoen kartzela kokatzen zen lekuan.

Carcel mujeres Durango en Deia

ARGAZKIA | Gerediaga Elkartea

Audiogiden erabilera prezioa, turismo bulegoko gailuak erabilita, euro bateko prezioa du. Ibilbidea errazteko helburuarek bonbardaketaren inguruko informazioa sakonduko duen diptiko batekin batera, geldialdien inguruko plano ilustratuak banatuko dituzte bisitarien artean.

Audiogida hauek aukera ona eskaintzen diote ez bakarrik bisitariari, durangarrei edota eskualdeko biztanleei norbere kabuz, 30 minutuko ibilbide laburrean gure historiaren pasarte garrantzitsu bat ezagutzeko. Asko harritu ere egingo da, ezagutuko dituen datuekin eta beti aurretik pasatu eta sekula konturatu ez den detaileekin.  Asko aberasten du bisita, Kurutzesantu museora sartzeak. Kultur ondare aberatsa dago bertan, Kurutziagako gurutzea. Hala ere,  museoaren ordutegi laburrak ez du errezeten aukera hori.

Publizitatea

TOP BANNER FIESTAS AMOREBIETA

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu