Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:47 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 56 Km/h

Euskara klaseetara joan diren abadiñarrek irailean egin beharko dituzte diru-laguntza eskariak

Mugalari

Urtero legez, Abadiñoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskara klaseetara joan diren herritarrei. 2014-2015 ikasturteari dagozkion eskariak egiteko epea irailaren 1etik 30era izango da, Argi Abad, Hezkuntza eta Euskara zinegotziak gaur adierazi duenez.

EUSKARA_BIZI_2_logoa

Diru-laguntza eskabideak Abadiñoko Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin behar dira. Eskariarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira, eskatzailearen NANaren fotokopia, matrikula ordaindu izanaren agiria,  euskaltegiaren ziurtagiria eta kontu-zenbakia.

Udal ordenantzaren arabera, herrian erroldatuta egoteaz gain, ohiko ikastaroetan gutxienik ere %80ko asistentzia  izatea eskatzen da diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko. Kasu horretan, matrikularen %75 da diru-laguntza.  Eskola guztietara joanez gero %100 berreskura daiteke. Iaz 37 herritar izan ziren Udalaren babes ekonomikoa  jaso zutenak, denera 7.000 euro.

Bestalde, euskara bultzatzeko, Berbalagun taldeetan parte hartzera animatu du zinegotziak,  eta gogorarazi du,  diru-laguntza eskariak bezala,  ikasturte berrirako eskabideak ere irailaren 1etik 30era bitartean egin behar direla.

 

Publizitatea

BANNER LATERAL SALTSAN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu