Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
9:39 pm,
temperature icon 20°C
Humidity 66 %
Ráfagas de viento: 45 Km/h

UDA KALEAN BIZI | Kubako doinu eta dantzak izango dira Durangon Folk jaialdian

Izaskun Ellakuriaga

Larunbatean, uztailak 25, amaituko da Uda Kalean Bizi programa. Kriskitin dantza taldeak antolalatzen duen Durangon Folk jaialdiak emango dio amaiera San Agustin Kultur Guneak uztailean, kalean, eratzen duen egitarauari. Jaialdiko protagonista, Kubatik datorren Camagua taldea izango da.

camagua

Camagua. | ARGAZKIA | Promo

Kubako Camagua taldea 2011n sortu zen, 1981ean Fernando Medranok sortutako Maragun elkartetik, izan ere, elkarte hartan aritzen ziren gaur egun Camaguan dauden musikari eta dantzari gehienak. Camagua taldeak Kubako doinu tropikala Afrikako ekarpenekin uztartzen du. Irribarre zabalak, eta bereziki, Karibeko tradizioan murgiltzeko aukera eskainiko dute, ikusi eta entzutekoak izango diren doinuekin.

Kubakoak ezezik, bertoko doinuak ere ez dira faltako. Kriskitin dantza taldekoek ere ikuskizunerako dantza bereziak prestatu dituzte. Santa Ana plazan izango da ikuskizuna arratsaldeko 20:30ean. Euria egin ezkero San Agustin Kultur Gunean egingo da. Jaialdia doakoa da eta aulkiak egongo dira jesartzeko.

 

| Zirko emanaldia ostiralean | Ostiralerako, baina, bada kale ikuskizunik Uda Kalean Bizi egitarauan. Manolo Alcantararen “Rudo” zirko emanaldia izango da Bartolome Ertzilla Musika Eskolako parkean. Arratsaldeko 20:00etan.

Udan

Rudo. | ARGAZKIA | Promo

Egurrezko kutxa astunekin dorre eta formak irudikatuko ditu lagun batek, desoreka perfektua amets daukala. Zirko emanaldia intimoa eta hurbila da ikuskizuna , zuzeneko musika oso bereziz lagunduta. Modu batean zirko klasikoaren munduari egindako omenaldia dela diote adituek. Bi urtetan hiru sari jaso ditu: 2014an Leioko Umore Azokako ikuskizun onenarena eta Zirkolikan aretoko ikuskizun onenari ematen zaio saria. 2015ean, berriz, FETENeko gaueko ikuskizun onena aukeratu zuten.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu