Asteartea,
2024ko Azaroak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:50 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

ZALDIBAR |’ JAIAK OSPATU ANIMALIAK ASKATU’ | Astoprobei bizkarra emateko proposamena

1

Testua | Mugalari

Argazkiak | Arrastoa Zaldibar

“Jaiak ospatu animaliak askatu” leloarekin Zaldibarko Goierri auzoko jaietan lehen agerraldia egin du Arrastoa Zaldibar taldeak.

Jaio berri dan mugimenduak “animalien askatasuna defendatzeko gonbitea” zabal luzatu nahi izan du interesa duten guztientzat.

3

Goierriko asto proben saioan egindako protesta ekitaldiagatik jasotako kritiken ostean, batetik errespetuz jaso eta aurrera begira lanean zelan jarraitu berraztertzeko balioko diela plazaratu dute. Bide beretik, minduta sentitu zirenei barkamena eskatu nahi izan diete publikoki.

Arrastoa 2

| Eztabaida piztea | Hala ere, aurrera begira euren hasierako helburuari eutsiko dio Arrastoa taldeak; hau da, astoproben gaia gizarteratzea eta eztabaida piztea. Aspalditik datorren tradizio bat dela jakin arren,  ikuskizun hori ez dutela atsegin argi dute. Horregaitik, iritzi berdinekoak batu gura dituzte taldera, asto probei bizkarra eman eta apustuak gaitzetsiz.

Asmo horrekin eztabaida Zaldibar osora zabaltzeko asmoa daukate eta asanblada irekiak zabalduko dituztela iragarri dute.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu