Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:13 am,
temperature icon 10°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

ERMUA | Sanfilippo gaixoei laguntasuna eman die Sallabente auzoak

Mugalari

BTT lasterketa solidarioa jokatu zen Sallabente auzoan. Sanfilippo sindromea pairatzen dutenentzat dirua biltzea zuen xede, eta jai-giroak eta elkartasunak ez zuten hutsik egin Ermuan.

san

PHOTO | Ramon Beitia, Ion Alcoba

Guztira 68 parte-hartzaile izan ziren lasterketan, nahiz eta 78 pertsona egon izena emanda. Erlojuaren aurka, Sallabente auzotik Aixolako urtegira igo ziren txirrindulariak, eta azkarrenak 9 minutu eta 9 segundo baino ez zituen behar izan.

Sallabenteko festa batzordeak antolatu zuen ekimena, eta bertan izan ziren Naiara Garcia de Andoin eta Jose Angel Garcia, Sanfilippo sindromea pairatzen duten hiru haurren gurasoak. Eurekin izan ziren Ixone eta Unai, seme-alaba gazteenak, eta sari banaketan parte hartu zuten.

Bilboko familiak guztira 2.390 euro jasoko ditu Ermuko bizilagunei esker; izan ere, 390 euro bildu ziren lasterketako izen-emateekin, eta beste 2.000 euro zozketetako txartelekin. Mota guztietako hamar pack zozketatu ziren, kirolariek, taldeek, dendariek eta enpresek egindako opariez osatuta.

Sallabenteko festa batzordeko kideak oso pozik agertu dira ekimenak jaso duen erantzunarekin, eta antolatzaileek azaldu dutenez, «animo asko» jaso dituzte hurrengo urtean berriro antzeko zerbait antolatzeko. Gainera, parte-hartzaileei eskerrak eman nahi izan dizkiete, Sanfilipporen aurka borrokatzeagatik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu