Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
10:43 am,
temperature icon 11°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

Jon Irazabal Agirre ‘Kata’ omenduko dute Durangaldeko Ezpatadantzari Egunean

Testua | Mugalari

Argazkiak | Iban Gorriti

| Durangaldeko Ezpatandatzari Eguna Gerediagako foru zelaian ospatuko da 

Durangaldeko bederatzi ezpatadantzari taldek parte hartuko dute larunbatean, Abadiñon, Gerediagako ermita aurreko foru zelaian egingo den Ezpatadantzari Egunean. Durango, Izurtza, Garai, Iurreta eta Berrizko taldeak izango dira. Ekitaldian Jon Irazabal Gerediaga elkarteko kidea eta ospakizunaren antolatzailea omenduko dute.

FERIA LIBRO Y DISCO VASCOS

Jon Irazabal Agirre ‘Kata’. | PHOTO | Iban Gorriti

Egun garrantzitsua da Bizkaiko eta Euskal Herriko foklorezaleen artean Durangaldeko hitzordua. Kontuan hartzekoa da, “Dantzari dantza” edota “Bizkaiko Ezpatadantza” izenarekin ezaguna den dantza multzoa, Durangaldeko sei elizateetan iraun duela mendeetan zehar (Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garain). Gero, XIX. Mendearen amaieran eta XX. Mendearen hasieran Bizkai osora zabaldu zen.

FERIA LIBRO Y DISCO VASCOS

‘Kata’. | PHOTO | Iban Gorriti

| Omenaldia | Larunbateko ekitaldia 18:00etan hasiko da Matienako Laubideta kalean, kalejira batekin. Gerediagako ermitara igo eta Dantzari dantza egingo dute bederatzi taldeek Soka dantzarekin amaitzeko.  Aurtengo Ezpatadantzari Egunean Jon Irazabal  Agirre Gerediaga Elkarteko kideari egingo zaio omenaldia. Hamarkada  luzez ekitaldiaren antolatzailea eta koordinatzailea izan da, eta Durangaldeko dantzen aldeko lanak sustatu eta partaidea izan da. Eguneko ospakizunak, Garaiko plazan lagun arteko afariarekin eta Ansorregi taldearen erromeriarekin amaituko dira.

Egun hau Gerediaga elkarteak Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin antolatuko du, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, Abadiño  eta Garaiko Udalen laguntzarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu